XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Orixe esaten dit amak.
Aziko naizela, alegia, asko jaten ba`dut.
Orretxegaitik utzi
- Bai, mutiko, bai; janik eta lanik
- Zertan asiko gera, nagusi?.
- Entzun, Paul; urdailla ase bear diagu leenen; goseak dagoenaren lana urria izan oi duk eta i goseak agoela, esango nikek.
- Bai; baraurik nago, oraindik.
Ogi-zati aundia eman zion mutikoari, urdai-azpikoz betea eta gazta-laurden bat, gaiñera.
- Neretzat al da au guztia? - Bai eta akeita artuko diagu, ondoren.
Ura ere or duk, baiñan ur geeiegirik ez edan.
Roger`ek au esatearekin batera iritxi zan Emma bere beor zurian, zankalatraka.
- Zillarrezko beor ori, ondo? - esan zuen Emma`k, gazi-geza. - Etsi du, etsi.
- Eta bere zure zaldiarekiko maitakeriak?.
- Leengo purrusta aiek utzi eta eztizko giroan bizi dire biak.
- Gizakumeak baiño zoriontsuago diren abereak ba-dire, bai.
- Ozpindua zatozkidala dirudi, Emma. - Nere ozpiña ez da oraingoa. Nere anaia emen ba`lego....
- Zure anaiaren etorkizuna an dago, ez emen.
- Ala da, bai, nere zoritxarrerako.
- Zer duzu, ordea? - Leengusu Davies`ekin ezkonarazi nai nau nere aitak.
- Uxa ezazu eta kito.
- Orixe egin dut, baiñan alperrik.
Billobak nai omen ditu, noski.
- Auxe abere ederra!!! Igortzi al dezaket?.
- Atoz, nerekin.
Irrintzika asi zan, berriz, beorra bekaitzak eragiñik bezela, Roger`ek bera ere laztandu zuen bitartean.
- Abere batzuek gizakumeak baiño zoriontsuago direla sinesten al duzu orain?.
- Eta, zure amak zer dio? - Nere ama... bere onetatik irtena dago, nere aita eta anaiaren arteko gaizki etortze orrekin, eta aitaren iritzia da gure etxeko jaun eta jabe.
- Kaska-gogorra dala ikusi nuen, bai.
- Kaska-gogorra, bai, baiñan gizon ona da.
Nere leengusu ori da su-piztaille amorratua.
- Nik egingo ditut orrekikoak, Emma.
Aspaldian etorri al zaizute etxera anaia?.
- Iru urte auetan ez eta ama eta ni aruntza joaterik ere ez du nai aitak.
- Zure anai Luke`ren kezkarik ez izan, Emma; ongi bizi da ura.